Dozimotekak psikologia eta hezkuntzako testak biltzen ditu, baita libururik ez duten psikologian eta hezkuntza esku hartzeko programa batzuk ere.
- Eskuragarri dauden testen zerrenda kontsultatu
- Mailegu eskaera
- Dozimotekara mailegu eskaera bat egiteko gida
Dozimoteka erabiltzea
Deontologia arrazoiengatik, Dozimotekako materialak Psikologia eta Hezkuntzako ikasleek eta profesionalek baino ezin ditzakete eskuratu :
- Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko diplomatura, lizentziatura, gradu eta graduondoko ikasketetako ikasleek eta ikasle ohiek.
- Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleek.
- Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan aritzen diren profesionalek.
Mailegua non eskatu: Liburutegiko sarrerako mahaian (Bilboko campusa).
Maileguaren baldintzak
- Nahitaezkoa da DUko txartela edo liburutegiko txartela erakustea Dozimotekako funtsak erabili ahal izateko.
- Erabiltzaileak 2 test eraman ditzake mailegutan.
- Aste bateko balioduneko epea egongo da gehienez mailegutan hartutakoa itzultzeko.
Argibide gehiagorako eta Dozimotekari buruzko kontsultak egiteko, bidali posta elektronikoko mezu bat hona: docimoteca@deusto.es.