Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko irailak 25Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

INCITES Tresna berria ekoizpen zientifikoa aztertu eta ebaluatzeko

Liburutegia InCites plataformara harpidetuta dago. Plataformak ikertzaileen ekoizpen zientifikoa ikusi, aztertu eta ebaluatzeko modua ematen du hainbat mailatan: banakakoan, argitalpenetan, erakundeen mailan eta eskualde mailan. Datuak Web of Science-tik hartzen dira.

Beste gauza batzuen artean, Unibertsitatearen profil orokorrak sortzeko balio du, sailetakoak, jakintza arlo desberdinetakoak eta banakako autoreenak. Lan horietan hau islatzen da: lanen kopurua, aipuena, kuartilena, h indizea, zein aldizkaritan argitaratzen den, laguntzaileak eta zein erakundetakoak diren, zein agentziak finantzatuak, etab.

Analisi bibliometrikoko tresna horretara sartzeko, erabiltzailea eta pasahitza behar dira. Kasu honetan, interesik izanez gero, idatzi hona: formacion.biblioteca@deusto.es

 

Berri guztiak ikusi