Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko maiatzak 02Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

"Ignatius 500 a través de los libros". Erakusketa birtuala edo bidaia bibliografikoa.

Loiolako Ignazioren bizitzan zehar bidaia bibliografikoa, Unijes-eko Liburutegiei esker

UNIJESeko unibertsitate eta zentroetako Liburutegi Zerbitzuek, Alberto Núñez jesuita eta Esadeko estrategia irakaslearekin elkarlanean, Loiolako Ignazioren bizitza eta bere garaia ezagutzeko bidaia bibliografikoa dakarkigute. Erakusketa digitalak 60 lan baino gehiago ditu eta Loiolako Ignazioren garaiaren, bizitzaren eta ondarearen panoramika eskaintzen du, Jesus Lagundian gaur egun arte dirauena.

Obra hauek gure unibertsitateetako funts bibliografikoen lagin txikia dira, 2 milioi ale inguru izanik eta, orain ere, unibertsitateek elkarrekin lan egin dute gure zerbitzura dagoen ondare honen guztiaren lagin onena eskaintzeko. Erakusketa bost ataletan antolatuta dago: Ignaziok bizi izan zuen testuinguru kulturala; bere ibilbide espirituala; Ignazioren eta bere pedagogiaren eragina hezkuntza munduan; Jesusen Lagundia eta bere ondare instituzionala; eta, azkenik, bere bizitza osoari begirada bat.

Honako hauek osatzen dute UNIJESeko Liburutegietako homologoen taldea: Josep Soler (Esade), Francisco Cortés eta Luna Terrer (U. Loyola), María del Puy Salvador (Comillas), Soledad Galarraga (Deusto) eta Roser Escudé Recases (IQS), kordinatzaikea.

Erakusketan sartzeko: https://unijes.net/home/exposicion-biblioteca/

 

Berri guztiak