Zelan eskatu:
Posta elektronikoz, eskatzen diren dokumentuak bidalita:
- Bilboko campusa: carnet.biblioteca.bi@deusto.es
- Donostiako campusa: carnet.biblioteca.ss@deusto.es
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera orria beteta (inprimakia sarrerako mahaian jaso daiteke edo jaitsi)
- NANaren edo pasaportearen fotokopia
- Argazki bat.
- Zure egoera ziurtatzen duen agiria.
Behin agiriak bidalita, behar izanez gero:
- Posta elektronikoz baieztatuko da eskaeraren onarpena.
- Eskatzaileari tarifaren ordainketaren berri emango zaio (Kanpoko eskatzaileak 50€).
- Eskatzaileak tarifa ordaindu eta ziurtagiria Liburutegira bidaliko du.
Tramitazioa bukatuta:
- @opendeusto posta ez izanez gero, gonbidapen bat jasoko da eskatu ahal izateko. Kontu hau ezinbestekoa da txartela aktibatu ahal izateko; gainera, jakinarazpen guztiak bertara bidaliko dira, eta liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu eta e-baliabide guztietara sartzeko behar izango da.
- Liburutegiak txartela eginda dagoela posta elektronikoz jakinaraziko du
Txartelak urtebeteko balioa izango du.
Txartela galdu edo lapurtuz gero, liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen.