Deustuko Unibertsitateko txartela beharrezkoa da sarreran dauden tornuetatik eraikinean sartzeko
- Pertsonala eta besterenezina da.
- Zerbitzu askotarako sarbidea ematen du: liburuen mailegua eskatzeko, talde-laneko gelak gordetzeko edo zerbait kopiatzeko eta inprimatzeko izaten da beharrezkoa.
- Txartela galdu edo lapurtuz gero, liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen.
- Beste txartel bat eskatzeko: ikasleek Idazkaritza Orokorrera jo behar dute; eta irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetakoek, Pertsonen Kudeaketa sailera.