Eskuko ordenagailuen zerbitzua liburutegiko erabiltzaile guztiek erabili ahal izango dute.
- Mailegua 4 ordurako egingo da gehienez, nahiz eta, edozelan ere, liburutegia itxi baino ordubete lehenago itzuli beharko den.
- Mailegu berri bat egin ahalko da baldin eta, itzultzeko orduan, mailegurako ordenagailu gehiago libre badaude.
- Ordenagailu eramangarriak liburutegiaren barruan baino ezin izango dira erabili, ikasketarako eta ikerketarako ezarritako guneetan, eta ikasketa kontuetarako baino ez dira maileguan emango.
Penalizazioak:
Zerbitzu hori gaizki erabiliz gero, bertan behera geratuko da mailegutan hartzeko eskubidea eta beharrezko diziplina neurriak hartuko dira, egindako kalteak zeintzuk izan diren kontuan hartuta.