Liburua itzultzeko epea bete eta itzuli ez bada, ezin izango da beste libururik mailegutan hartu. Erabiltzaileari jakinaraziko zaio, @opendeusto edo @deusto kontura mezua bidalita.
Liburuak atzeratuta itzultzeagatik 5 egun naturaleko desgaikuntza egongo da, mailegatutako liburu bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko. Hiru erreklamazioko jakinarazpen bidalita, liburua itzuli ezik, erabiltzailea ezin izango da liburutegian sartu, mailegutan hartutako liburua itzuli arte.
- Liburua galdu edo hondatuz gero, ez da beste mailegurik emango, harik eta liburu hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.
- Txartela pertsonala eta besterenezina da; hortaz, titularra ez den batek erabiltzeak zigorra ekarriko du. Txartela galduz gero, liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen.
- Jakinarazi arte, txartel hori erabiliz egiten diren maileguen erantzule titularra izango da eta horrek dakarzkion zigorrak jasoko ditu.
- Liburutegitik liburuak ateratzeko mailegu edo automailegu zerbitzua erabiltzen ez dutenak ezin izango dira liburutegian urtebetean sartu.