Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Europear Dokumentazio Zentroa

Aurkezpena

Europako Dokumentazioko Zentroa (EDZ) Unibertsitateari europear integrazioari buruzko irakaskuntza eta ikerketa sustatzeko laguntza ematen dion informazioko puntua da.

1980. urtean sortu zen, Deustuko Unibertsitatearen eta Europako Komunitateen arteko akordio batez bidez.

1997 geroztiz, EDZ Europako Informazioaren Euskal Sarearen (EIES) parte da. EIES-ren helburu nagusia europar informazioa duten zentru ezberdinen elkarlan eta koordinazio handiagoa lortzea da.

2005 geroztik EIES zabalagoa den beste sare baten zati da: EUROPE DIRECT. Sare honetan batzen dira herritarrentzako europar informazio zerbitzu gehienak. Unibertsitate-komunitate osoari irekita, Europako Dokumentazio Zentroak ere zerbitzua eskaintzen dio eskatzen duen orori.

 

Funtsak

EDZ-ak laguntza dokumental oso interesgarria eskaintzen die Europar gaiak lantzen dituzten ikasle, irakasle eta ikertzaileei. Europar Batasuneko erakunde eta organo ezberdinen dokumentuak eskuragarri ditu, besteak beste:

  • Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 1952. urtetik aurrera
  • Justizia Auzitegiko eta Lehen Auzialdiko Auzitegiko jurisprudentziaren bilduma, 1954. urtetik aurrera
  • Europako Parlamentuko debateak, 1980. urtetik aurrera
  • COM agiriak, 1983. urtetik aurrera
  • Europako Parlamentuko dokumentuak, 1958. urtetik aurrera
  • Ekonomia eta Gizarte Komitearen txostenak, 1984. urtetik aurrera
  • Eskualdeetako Lantaldearen txostenak, 1996. urtetik aurrera
  • Europar Batasunaren urteko txostenak, 1958. urtetik aurrera
  • Europar Batasunaren Aldizkaria, 1958. urtetik aurrera

EDZko funtsak Océano Discovery Library bidez kontsulta daitezke, Liburutegiko errekurtso bibliografiko guztiak aurkitzen diren plataforma (Katalogoa + e-Baliabideak):

 

Esteka interesagarriak

Harremanetarako

EU Presidency 2018Europe DirectEUR-Lex

Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)