Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketa aurrera eramateko lagungarriak

Ikerketa aurrera eramateko lagungarriak

DUko Liburutegiak ikerketarako laguntza-zerbitzua eskaintzen du unibertsitateko komunitate osoarentzat, bereziki ikerketa-lanak egiten dituztenentzat.

Honen helburu nagusia ikertzaile eta irakasleei laguntza eta aholkularitza eskaintzea da beren dokumentazio, erredakzio, argitalpen, ikusgarritasun eta ebaluazio lanetan lagungarri diren baliabide eta zerbitzuetan.

Ikerketa jardueraren balorazioa: indikadore bibliometrikoak eta akreditazio prozesuak
Irakasle edota ikertzaileen argitalpenen kalitate-zantzuak aurkitzen laguntzeko zerbitzua, akreditazioak, seiurtekoak eta ikerketa-lanaren kalitatearen ebidentziak aurkeztu behar diren beste edozein deialditan lortzeko behar den dokumentazioa betetzeko lagungarri.
Informazio gehiago

Egile-identifikatzaileak eta profilak
ORCID, ResearcherID, Scopus ID, Dialnet edo Google Scholar bezalako autore-identifikatzaile eta profilak sortzeko, bateratzeko edota aberasteko laguntza.

Argitalpen zientifikoa: ikerketaren ikusgarritasuna, hedapena eta inpaktua
Aldizkarien inpaktua aztertzea eta argitaratu aurreko aholkularitza, ikertzaileak emaitza hobeak lortzeko aukera izan dezan.
Sarbide irekiari, plagioari, sinadura zientifikoaren bateratzeari eta normalizazioari eta egilearen profil eta identifikatzaileei buruzko informazioa.

Aipuak eta Bibliografia-kudeatzaileak
Kudeatzaile bibliografikoak erabiltzen laguntzea, bereziki RefWorks.

Jabetza intelektuala
DU-ko irakasleei, ikertzaileei eta zerbitzuetako langileei zuzendutako zerbitzua. Gure lanean hirugarrenen materialak erabiltzearekin lotutako edozein kontu argitzea du helburu.

Erabiltzaileen prestakuntza
Prestakuntza-saioak, programatuak edo neurrira eginak, graduko ikasleentzat, graduondokoentzat, irakasleentzat eta ikertzaileentzat.

Informazio bibliografikoko zerbitzua
Liburutegiko informazio-baliabideei buruzko aholkularitza eta datu-base espezializatuetan bilaketa bibliografikoak.

Harremanetan jarri. Ikerketarako laguntza

 

  • Bilbo: 94 4139417 - Luz. 3104
  • Donostia: 943 326302 - Luz. 5302

Aholkularitza eskaera