"Liburutegiak ikaskuntza, irakaskuntza eta ikerketarako baliabideak eskaintzen ditu, baita Unibertsitateko funtzionamenduarekin eta kudeaketarekin lotutako jardueretarako baliabideak ere. Liburutegiaren zeregina da informazio baliabideak eskuratzeko eta zabaltzeko erraztasuna ematea eta ezagutza sortzeko prozesuetan laguntzea, Unibertsitatearen helburuak betetzeko, egin beharreko jarduerak konstantziaz eta erantzukizunez eginez” (Rebiun 2013).
Deustuko Unibertsitatea Jesusen Lagundiak sortu zuen 1886an. Urte horretan Unibertsitateko Liburutegia sortu zen. Gaur egun, goi mailako bilduma bibliografikoa dauka; milioi bat liburuki baino gehiago daude Bilboko eta Donostiako Campusen artean.
Unibertsitateko Liburutegia honako hauetako partaide da: