Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Bildumak

Deustuko Unibertsitateko Liburutegiak, 1886an sortuak, 1.000.000 bolumen inguru ditu inprimatuta eta baliabide elektronikoen bilduma zabala.

Funtsa diziplina anitzekoa da eta, batez ere, Unibertsitatean irakasten diren gaiek (bai Bilboko campusean eta bai Donostiako campusean) osatzen dute.

Bilduma guztietara sartzeko, kontsultatu Océano.

Zuzenean hartzeko liburuak

Biltegiko bilduma

Baliabide elektronikoak

Psikologia eta hezkuntzako testak

Dozimotekak psikologia eta hezkuntzako testak biltzen ditu, baita libururik ez duten psikologian eta pedagogian esku hartzeko programa batzuk ere.

Dozimoteka erabiltzea

Deontologia arrazoiengatik, Dozimotekako materialak Psikologia eta Hezkuntzako ikasleek eta profesionalek baino ezin ditzakete eskuratu:

  • Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko diplomatura, lizentziatura, gradu eta graduondoko ikasketetako ikasleek eta ikasle ohiek.
  • Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleek.
  • Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan aritzen diren profesionalek.

Mailegua non eskatu: Liburutegiko sarrerako mahaian (Bilboko campusa).

Maileguaren baldintzak

  • Nahitaezkoa da DUko txartela edo liburutegiko txartela erakustea Dozimotekako funtsak erabili ahal izateko.
  • Erabiltzaileak 2 test eraman ditzake mailegutan eskaera bakoitzeko.
  • Aste bateko balioduneko epea egongo da gehienez mailegutan hartutakoa itzultzeko.

Argibide gehiagorako eta Dozimotekari buruzko kontsultak egiteko, bidali posta elektronikoko mezu bat hona: docimoteca@deusto.es

Ikus-entzunezkoen bilduma

Ondare Bibliografikoa: Antzinako Fondoa eta Historikoa

  • Inkunableak.
  • 1830 baino lehen inprimatutakoak (Antzinako Fondoa).
  • 1831-1900 bitartean inprimatutako liburuak (funts historikoa); 1831-1939 bitartean inprimatuak (euskal funts historikoa).
  • Loiola Liburutegi Digitala: Biltegi digitala, Deustuko Unibertsitateko eta Loiolako Santutegiko Ondare Bibliografikoaren testu osoa ikusi ahal izateko.
  • Antzinako Funtsa kontsultatzeko eskabidea jaitsi eta bidali biblioteca@deusto.es helbide elektronikora.

Kontsulta eta maileguari buruzko ikasleentzako gida

Aurkitu inprimatuta dagoen argitalpena