Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Erreferentzia gela / Mediateka (Bilboko campusa)

Erreferentzia gela

80 banako postu ditu, ordenagailuz eta Interneteko konexioz hornituta. Bertan, Liburutegiko baliabide elektronikoak kontsultatu daitezke eta banakako lan akademikoak egin daitezke.
Gela horretan daude liburutegiko erreferentziako bildumako lanik gehienak.

Mediateka

Mediatekan ikus-entzunezko funtsak eta liburu euskarria ez duten beste material batzuk daude. Liburutegiak ordenagailuak jartzen ditu erabiltzaileen eskura, fondo horiek kontsultatzeko.

Mediateka pertsona hauek erabili dezakete:

  • Deustuko Unibertsitateko txartela duten erabiltzaileek
  • Liburutegiko lagunen txartela indarrean duten erabiltzaileek

Materiala mailegutan 7 egunez eduki ahal izango da, eta, gehienez, 6 lan mailegatu ahal izango ditu bakoitzean erabiltzaileak.

Itzultzeko epea bete eta lana itzuli ez bada, ezin izango da liburutegiko bestelako materialik mailegutan hartu. Lanak atzeratuta itzultzeagatik 5 egun naturaleko desgaikuntza egongo da, mailegatutako ale bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko.

Alea galdu edo hondatuz gero, ez da beste mailegurik emango, harik eta lan hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.