Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Wifi Sarea

Liburutegiko toki guztiek dute WIFI konexioa. Konektatzeko, norberak izan behar du haririk gabeko sareetara konektatzeko tresna eskuko ordenagailuan, tabletan edo sakelako telefonoan, eta ziurtatu gaituta dagoela.

Eduroam

Eduroam elkarte akademikoarentzat eta ikertzaileentzat garatutako mugikortasun seguruko mundu mailako zerbitzua da. eduroam gailuan konfiguratutakoan, WIFI konexioa izango duzu mundu osoan dauden erakunde askotan.

Eduroamera lehenengoz konektatzeko, erabiliko den gailuaren (eskuko ordenagailua, tableta, sakelako telefonoa) sarbidea konfiguratu behar da. Konektatzeko argibideak Deustuko Unibertsitateko eduroameko web orrialdean eskuragarri daude. Gailua konfiguratuta, aurrerantzean “eduroam” sarera sartu ahal izango zara, ondoren ageri diren erabiltzaile gakoekin:

Ikasleak eta Liburutegiaren lagunak

  • Erabiltzailea: OpenDeusto@opendeusto.es-en erabiltzailea (adibidez: juan.lopez@opendeusto.es).
  • Pasahitza: OpenDeustoko kontuaren pasahitza.

Administrazio eta zerbitzuetako langileak eta irakasleak eta ikertzaileak

  • Erabiltzailea: intraneteko erabiltzailea@deusto.es (adibidez: juan.lopez@deusto.es).
  • Pasahitza: intraneteko pasahitza.

Eduroamera lehenengoz konektatzeko argibideak

Eduroamera maileguko eramangarrietatik konektatzeko argibideak

UDGuest

UDGuest sare bat da, WPA2-PSK segurtasunarekin, gure Unibertsitatea bisitatzen duten gonbidatuek eta eduroam-era konektatzeko arazoak dituztenek sareko konexioa izan dezaten.

UDGuestera konektatzeko argibideak