Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Sartu Liburutegira

Deustuko Unibertsitateko txartela

Deustuko Unibertsitateko txartela beharrezkoa da sarreran dauden tornuetatik eraikinean sartzeko

  • Pertsonala eta besterenezina da.
  • Zerbitzu askotarako sarbidea ematen du: liburuen mailegua eskatzeko, talde-laneko gelak gordetzeko edo zerbait kopiatzeko eta inprimatzeko izaten da beharrezkoa.
  • Txartela galdu edo lapurtuz gero, liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen.
  • Beste txartel bat eskatzeko: ikasleek Idazkaritza Orokorrera jo behar dute; eta irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetakoek, Pertsonen Kudeaketa sailera.

Liburutegiaren lagunen txartela

Zelan eskatu:

Posta elektronikoz, eskatzen diren dokumentuak bidalita:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria beteta (inprimakia sarrerako mahaian jaso daiteke edo jaitsi)
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia
  • Argazki bat.
  • Zure egoera ziurtatzen duen agiria.
  • Ordainagiria, behar izanez gero.

Behin agiriak posta elektronikoz bidalita, txartela 48 orduren buruan egongo da prest (udako oporrak, gabonak, Aste Santua eta Pazkoa izan ezik) eta urtebeteko balioa izango du. Gonbidapen bat jasoko da @opendeusto kontu bat eskatzeko, beharrezkoa baita liburutegiarekiko harremanetarako eta bertako zerbitzuetara sartzeko.

Tarifak kontsultatu

Txartela galdu edo lapurtuz gero, liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen.

OpenDeusto

OpenDeusto kontuak Deustuko Unibertsitatearekin eta liburutegiarekin lotutako izapide eta lineako kontsulta guztiak egiteko balio dizu, Deustuko Unibertsitateko lineako zerbitzuetara eta liburutegira jotzeko, Erreferentzia gelako ordenagailuak erabiltzeko eta kanpotik Deustuko Unibertsitateko baliabideetara jo ahal izateko.

Zelan eskuratu @opendeusto kontu bat:

  • Ikasleak: Unibertsitatean matrikula lehenengoz egitean
  • Liburutegiaren lagunak: liburutegiaren lagunen txartela eskatzean

Erabiltzailea eta pasahitza behar badituzu edo pasahitza berrabiarazi behar baduzu, jar zaitez harremanetan aula.tic@deusto.es zerbitzuarekin.

Urrutiko sarbidea

Unibertsitatetik kanpo egonez gero, errekurtso elektronikoetara sarrera izateko bi aukera dituzu:

1.- VPN

Unibertsitatean zaudela simulatzeko modua ematen duen teknologia.

  • Graduko, graduondoko/doktoregoko ikasleak
  • Irakasleak/Ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak:

Argibideak. Urrutiko sarbidea (VPN)

2.- Autentifikazio federatua (RedIris-en bidez)

VPNren alternatiba gisa, ondorengo plataforma hauek banaka eta zuzenean konektatzeko modua ematen dute, Unibertsitatetik kanpo egonez gero. Horretarako, instrukzioak jarraitu: