Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Sartu Liburutegira

Deustuko Unibertsitateko txartela

Deustuko Unibertsitateko txartela beharrezkoa da sarreran dauden tornuetatik eraikinean sartzeko

  • Pertsonala eta besterenezina da.
  • Zerbitzu askotarako sarbidea ematen du: liburuen mailegua eskatzeko, talde-laneko gelak gordetzeko edo zerbait kopiatzeko eta inprimatzeko izaten da beharrezkoa.
  • Txartela galdu edo lapurtuz gero, liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen.
  • Beste txartel bat eskatzeko: ikasleek Idazkaritza Orokorrera jo behar dute; eta irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetakoek, Pertsonen Kudeaketa sailera.

 

Liburutegiaren lagunen txartela

Zelan eskatu:

Posta elektronikoz, eskatzen diren dokumentuak bidalita:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria beteta (inprimakia sarrerako mahaian jaso daiteke edo jaitsi)
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia
  • Argazki bat.
  • Zure egoera ziurtatzen duen agiria.

Behin agiriak bidalita, behar izanez gero:

  • Posta elektronikoz baieztatuko da eskaeraren onarpena.
  • Eskatzaileari tarifaren ordainketaren berri emango zaio (Kanpoko eskatzaileak 50€).
  • Eskatzaileak tarifa ordaindu eta ziurtagiria Liburutegira bidaliko du.

Tramitazioa bukatuta:

  • @opendeusto posta ez izanez gero, gonbidapen bat jasoko da eskatu ahal izateko. Kontu hau ezinbestekoa da txartela aktibatu ahal izateko; gainera, jakinarazpen guztiak bertara bidaliko dira, eta liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu eta e-baliabide guztietara sartzeko behar izango da.
  • Liburutegiak txartela eginda dagoela posta elektronikoz jakinaraziko du

Txartelak urtebeteko balioa izango du.

Txartela galdu edo lapurtuz gero, liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen.

 

OpenDeusto

Zelan eskuratu @opendeusto kontu bat:

  • Ikasleak: Unibertsitatean matrikula lehenengoz egitean.
  • Liburutegiaren lagunak: liburutegiaren lagunen txartela eskatzean.

@opendeusto kontuak balio dizu:

  • Eduroam wifi sarera sartzeko.
  • Taldean lan egiteko gelak erreserbatzeko (ikasleak).
  • Erreferentzia gelako ordenagailuak erabiltzeko.
  • Oceanon sartzeko (katalogoa eta e-baliabideak).
  • Unibertsitatetik kanpo egonez gero, informazio baliabideetara sartzeko.

Argibide gehiago eta zure @opendeusto kontura sarrera

 

Urrutiko sarbidea

Unibertsitatetik kanpo egonez gero, errekurtso elektronikoetara sarrera izateko bi aukera dituzu:

1.- VPN

Unibertsitatean zaudela simulatzeko modua ematen duen teknologia.

  • Graduko, graduondoko/doktoregoko ikasleak
  • Irakasleak/Ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak:

Argibideak. Urrutiko sarbidea (VPN)

2.- Autentifikazio federatua (RedIris-en bidez)

VPNren alternatiba gisa, ondorengo plataforma hauek banaka eta zuzenean konektatzeko modua ematen dute, Unibertsitatetik kanpo egonez gero. Horretarako, instrukzioak jarraitu: