Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ordenagailu eramangarrien mailegua (Bilboko campusa)

Eskuko ordenagailuen zerbitzua liburutegiko erabiltzaile guztiek erabili ahal izango dute.

  • Erabiltzaileak NAN edo pasaportea entregatuko du (mailegu epea amaitzen denean itzuliko zaio) eta mailegurako baldintzak onartuko ditu.
  • Mailegua 4 ordurako egingo da gehienez, nahiz eta, edozelan ere, liburutegia itxi baino ordubete lehenago itzuli beharko den.
  • Mailegua berritu ahal izango da, baldin eta, itzultzeko orduan, mailegurako ordenagailu gehiago libre badaude.
  • Ordenagailu eramangarriak liburutegiaren barruan baino ezin izango dira erabili, ikasketarako eta ikerketarako ezarritako guneetan, eta ikasketa kontuetarako baino ez dira maileguan emango.
  • Ordenagailu eramangarriak piztuta entregatu eta itzuliko dira, eta liburutegiko langileak ordenagailuaren baldintzak egiaztatuko ditu.

Penalizazioak:
Zerbitzu hori gaizki erabiliz gero, bertan behera geratuko da mailegutan hartzeko eskubidea eta beharrezko diziplina neurriak hartuko dira, egindako kalteak zeintzuk izan diren kontuan hartuta.