Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Mailegua

Nork eska dezake mailegua?

  • Deustuko Unibertsitateko txartela duten erabiltzaileek: Ikasleek, irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek.
  • Liburutegiko lagunen txartela indarrean duten erabiltzaileek: Liburutegiko lagunek (Alumni eta kanpoko ikertzaileek).

Non eskatzen da mailegua?

  • Sarrerako mahaian.
  • Automailegu zerbitzuan:
    • Bilboko campusa: irakurgeletako bakoitzean.
    • Donostiako campusa: liburutegiko sarreran.

Mailegatzeko baldintzak

tabla
Erabiltzaile mota Mailegatzeko epea Liburu kopurua
Graduko ikasleak 15 10
Graduondoko/doktoregoko ikasleak 30 20
Liburutegiaren lagunak / Alumni 15 10

 

Erreserbak

Zerbitzu horren bidez eska daitezke beste erabiltzaile batzuei mailegutan utzita dauden aleak. Erreserbatzeko eskaerak liburutegiko katalogoaren bidez egin daitezke, Océano (Discovery Library) plataformaren barruan.
Liburu bat erreserbatzeko eskatzen denean, ondokoa izan behar da kontuan:

  • Ezin izango da erreserbarik egin liburu berdinaren beste ale bat mailegutan eduki edo gordeta izanez gero.
  • Ezin izango da libururik erreserbatzeko eskatu, erabiltzailea zigortuta badago.
  • Erreserbatzeko eskaera egin ondoren, posta mezu bat jasoko da @opendeusto edo @deusto posta kontuan, erreserbatzeko eskatutako liburua itzultzen dutenean. Posta elektronikoko mezua jasotzen denetik, liburua eskura izango da hurrengo egunean liburutegia ixteko ordua izan arte.

 

Itzulketak

Non itzuliko dira liburuak?

  • Bilboko campusa: Itzultzeko ontzian, beheko solairuan, sarreraren ondoan.
  • Donostiako campusa: Sarrerako mahaian.

GARRANTZIZKOA: erabiltzaileak liburua mostradorean edo itzultzeko ontzian barik liburutegiko beste lekuren batean utziz gero, itzuli ez balitz bezala izango da.

Penalizazioak

Liburua itzultzeko epea bete eta itzuli ez bada, ezin izango da beste libururik mailegutan hartu. Erabiltzaileari jakinaraziko zaio, @opendeusto edo @deusto kontura mezua bidalita.

Liburuak atzeratuta itzultzeagatik 5 egun naturaleko desgaikuntza egongo da, mailegatutako liburu bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko. Hiru erreklamazioko jakinarazpen bidalita, liburua itzuli ezik, erabiltzailea ezin izango da liburutegian sartu, mailegutan hartutako liburua itzuli arte.

  • Liburua galdu edo hondatuz gero, ez da beste mailegurik emango, harik eta liburu hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.
  • Txartela pertsonala eta besterenezina da; hortaz, titularra ez den batek erabiltzeak zigorra ekarriko du. Txartela galduz gero, liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen.
  • Jakinarazi arte, txartel hori erabiliz egiten diren maileguen erantzule titularra izango da eta horrek dakarzkion zigorrak jasoko ditu.
  • Liburutegitik liburuak ateratzeko mailegu edo automailegu zerbitzua erabiltzen ez dutenak ezin izango dira liburutegian urtebetean sartu.

Campusen arteko mailegua (BI-DO)

Dokumentuen jatorrizkoak edo erreprodukzioak mailegatzen dira Bilboko eta Donostiako campusen artean.

Nork eskatu dezake campusen arteko mailegua?

  • Deustuko Unibertsitateko txartela duten erabiltzaileek: ikasleek, irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek.
  • Liburutegiaren lagunen txartela indarrean duten erabiltzaileek.

Non eskatu dezaket Bilboko eta Donostiako campusen arteko mailegua?

  • Bilboko campusa: Atariko erakusmahaian.
  • Donostiako campusa: Atariko erakusmahaian.

Jaso eta itzuli

Bilboko campusa
Atariko erakusmahaian.
Astelehenetik ostiralera: 8:15etatik 21:30etara / Larunbatean: 8:15etatik 15:45etara.

Donostiako campusa:
Atariko erakusmahian liburutegiko ordutegian.