Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kanpoko dokumentuak erosi/eskuratu

Erostea

Deustuko Unibertsitateko irakasleentzat / ikertzaileentzat da zerbitzua.

Erosketa eskaria:

Hala ere, liburutegiko erabiltzaile guztiek egin ditzakete erosteko iradokizunak. Unibertsitateko bibliografia bildumari begira izan ditzaketen interesaren eta egokitasunaren arabera bideratuko dira. Erosteko iradokizun bat egiteko, erabiltzailearen datuak eta lanaren datuak adieraziz, bidali posta elektronikoko mezu bat helbide hauetara:

Kanpoko dokumentuak eskuratzea

Liburutegian ez dauden originalak edo erreprodukzioak eskuratzeaz arduratzen da.

Zerbitzua pertsona hauentzat da:

  • Irakasleentzat
  • Ikertzaileentzat
  • Doktoregoko ikasleentzat

Kanpoko dokumentuak eskatzeko, ondorengoetariko bat bete behar da:

Zerbitzu hau lehenengoz erabiltzeko, sisteman alta eman behar da. Egin klik “Alta” dioen lekuan. Aktibatzeko posta elektronikoko mezua jasotakoan, erabili ahal izango da kanpoko dokumentuak eskatzeko zerbitzua.

Kanpoko dokumentuak jaso eta itzuli:
Bilboko campusean:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:15etatik 21:30etara / Larunbatean: 8:15etatik 15:45etara.
  • Atariko erakusmahaian.

Donostiako campusean:

  • Atariko erakusmahaian liburutegiko ordutegian.

Baldintzak:

Liburutegien arteko mailegu bidez lortzen diren originalak lagatzen dituen liburutegiak ezarritako epean kontsultatu beharko dira. Erreprografia eta dokumentuen erreprodukzioak ikasteko edo ikertzeko egingo dira, eta erabiltzailea izango da arduradun, indarrean dagoen jabego intelektualari buruzko legeak ezarritakoa betetzeko.

Campusen arteko mailegua (BI-DON)

Dokumentuen jatorrizkoak edo erreprodukzioak mailegatzen dira Bilboko eta Donostiako campusen artean.

Nork eskatu dezake campusen arteko mailegua?

  • Deustuko Unibertsitateko txartela duten erabiltzaileek: ikasleek, irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek.
  • Liburutegiaren lagunen txartela indarrean duten erabiltzaileek.

Non eskatu dezaket Bilboko eta Donostiako campusen arteko mailegua?

Ikasleak:

  • Bilboko campusa: Atariko erakusmahaian.
  • Donostiako campusa: Atariko erakusmahaian.

Irakasle-ikertzaileak:

Jaso eta itzuli

Bilboko campusa
Atariko erakusmahaian.
Astelehenetik ostiralera: 8:15etatik 21:30etara / Larunbatean: 8:15etatik 15:45etara.

Donostiako campusa:
Atariko erakusmahaian liburutegiko ordutegian.