Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Bildumak

Deustuko Unibertsitateko Liburutegiak, 1886an sortuak, 1.000.000 bolumen inguru ditu inprimatuta eta baliabide elektronikoen bilduma zabala.

Funtsa diziplina anitzekoa da eta, batez ere, Unibertsitatean irakasten diren gaiek (bai Bilboko campusean eta bai Donostiako campusean) osatzen dute.

Bilduma guztietara sartzeko, kontsultatu Océano Discovery Library.

Zuzenean hartzeko liburuak

Monografiak: oraintsuko argitalpenak eta irakasgaietan gomendatutako bibliografiak jasotzen ditu.

Aldizkako argitalpenak: gaur egun jasotzen diren aldizkako argitalpenen azken urteetako aleak dira.

Erreferentziako bilduma: erreferentziako lanak (entziklopediak, hiztegiak...), irakurgeletan eta Erreferentzia Gelan daudenak, eta eguneratutako lanak irakurgeletan.

Biltegiko bilduma

Baliabide elektronikoak

Psikologia eta hezkuntzako testak

Dozimotekak psikologia eta hezkuntzako testak biltzen ditu, baita libururik ez duten psikologian eta pedagogian esku hartzeko programa batzuk ere.

Dozimoteka erabiltzea

Deontologia arrazoiengatik, Dozimotekako materialak Psikologia eta Pedagogiako ikasleek eta profesionalek baino ezin ditzakete eskuratu:

  • Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko diplomatura, lizentziatura, gradu eta graduondoko ikasketetako ikasleek eta ikasle ohiek.
  • Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleek.
  • Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan aritzen diren profesionalek.

Non eskatu kontsulta eta/edo mailegua: Liburutegiko sarrerako mahaian (Bilboko campusa).

Maileguaren baldintzak

  • Nahitaezkoa da DUko txartela edo liburutegiko txartela erakustea Dozimotekako funtsak erabili ahal izateko.
  • Erabiltzaileak 2 test eraman ditzake mailegutan eskaera bakoitzeko.
  • Aste bateko balioduneko epea egongo da gehienez mailegutan hartutakoa itzultzeko.

Argibide gehiagorako eta Dozimotekari buruzko kontsultak egiteko, bidali posta elektronikoko mezu bat hona: docimoteca@deusto.es

Ikus-entzunezkoen bilduma

Mediatekak ikus-entzunezkoen eta liburu ez diren era guztietako materialen funtsak biltzen ditu, hainbat euskarritan (Cdak, DVDak…).

Maileguei buruzko informazioa

  • Liburutegiko ikus-entzunezko funtseko mailegu bat eskatzeko, Erreferentzia gelako mahaira jo behar duzu.
  • 7 eguneko epea egongo da gehienez mailegutan hartutakoa itzultzeko, eta erabiltzaileari 6 lan mailegatu ahal izango zaizkio gehienez batera.
  • Erreferentzia gelako mahaian itzuli beharko da kontsultako edo maileguko materiala.

Ondare Bibliografikoa: Antzinako Fondoa eta Historikoa

  • Inkunableak.
  • 1830 baino lehen inprimatutakoak (Antzinako Fondoa).
  • 1831-1900 bitartean inprimatutako liburuak (funts historikoa); 1831-1939 bitartean inprimatuak (euskal funts historikoa).
  • Loiola Liburutegi Digitala: Biltegi digitala, Deustuko Unibertsitateko eta Loiolako Santutegiko Ondare Bibliografikoaren testu osoa ikusi ahal izateko.
  • Antzinako Funtsa kontsultatzeko eskabidea jaitsi

Kontsulta eta maileguari buruzko ikasleentzako gida

Aurkitu inprimatuta dagoen argitalpena