Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Araudia

Eskubideak eta betebeharrak

Liburutegiko txartela

Unibertsitateko kide guztiak Liburutegira sar daitezke Deustuko Unibertsitateko txartelarekin. Txartelik ez dutenek, Liburutegiaren lagunen txartela eskatu beharko dute. Bi txartelak, pertsonalak eta besterenezinak direnak, ezinbesteko baldintza dira eraikineko sarrerako ateak igarotzeko eta Liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko. Titularra ez den besteren batek erabiliz gero, txartela berehala kenduko zaio eta hiru hilabetez debekatuta izango du Liburutegian sartzea.

Armairuak

  • Erabiltzaileak beheko solairuan dauden armairuetan gorde behar ditu bere gauzak (motxilak, poltsak…) Liburutegira sartu baino lehen.
  • Ordenagailu eramangarrien maletak eta dokumentuak sar daitezke
  • Armairuak euro bateko txanponarekin funtzionatzen du. Erabilera amaitzean txanpona itzultzen du.
  • Armairua egun batez baino ezin da erabili. Liburutegia ixtean, bertan dauden gauzak erretiratu egingo dira.

Oinarrizko arauak

Debekatua dago:

  • Edozein motatako janaria eta edariak kontsumitzea.
  • Eskuko telefonotik hitz egitea
  • Erretzea

Sarrerako ateetatik aurrera, Liburutegiko edozein gunetan hiru arau horietakoren bat ez betetzeak hiru hilabetez sartu ezin izatea suposatuko du.

Beharrezkoa da:

  • Orden eta isiltasun giroa mantentzea.
  • Liburutegiak erabiltzaileari eskaintzen dizkion instalazioak, altzariak, medioak eta dokumentuak errespetatzea.
  • Aretoetatik alde egitean norberaren gauzak jasotzea. Liburutegiak ez du erantzukizunik hartzen bere gain.
  • Inprimatu Liburutegia Erabiltzeko Arauak liburuxka

Irakurgelak erabiltzeko arauak

Talde lanerako gelak erabiltzeko arauak

Erreferentzia Gela erabiltzeko arauak

Mailegurako arauak

Ordenagailu eramangarrien mailegurako arauak (Bilboko Campusa)